ES | EU

Gasteiz

ETXEBIZITZAREN BEHATOKIA

Atari honen helburua da etxebizitzaren sektoreko alderdi garrantzitsuenei buruzko informazioa eta ezagutza eskuratzen laguntzea. Tresna aktiboa, gardena eta erabilgarria bihurtzea, administrazio publikoei erabakiak hartzen laguntzeko, etxebizitza eskuratzeko eskubide unibertsalari laguntzeko eta herritarrek, ordezkari publikoek, eragile sozialek eta sektoreko profesionalek egindako informazio-eskaerei erantzuteko.

Gaikako mapen, grafikoen, taulen eta txostenen bidez erakutsitako eduki interaktiboak eta multimediak modu arin eta intuitiboan lagunduko du informazioa estamentu guztietara iristen eta gure hirirako giltzarria den sektore baten errealitatea erakusten.

Ikusi mapak

ENSANCHE 21 Zabalgunea


Ensanche 21 - Gure Txokoa
Ensanche 21 - Gure Txokoa

ENSANCHE 21 Zabalgunea, S.A. Vitoria-Gasteizko Udalak sortutako udal-lurzorua birgaitzeko eta kudeatzeko hirigintza-sozietatea da, eta haren helburu nagusia da Udalarekin lankidetzan aritzea hiria birgaitzeko, berroneratzeko eta berritzeko lanetan, bai eta haren hazkunde-eremuen plangintza eta antolamendua gauzatzeko lanetan ere, udalerriko hirigintza- eta ingurumen-plangintzarekin bat etorriz.

Era berean, Udalak bere birgaitze, lurzoru edo etxebizitza-politikaren esparruan agintzen dizkion proiektuak edo programak kudeatzen ditu eta/edo ekintzak gauzatzen ditu, udalaren etxebizitza publikoaren parkea kudeatzea barne.

Era berean, Vitoria-Gasteizko Udalak agintzen dion edozein motatako hiri-azpiegitura edo ekipamendua sustatu, diseinatu eta gauzatu ahal izango du.


Datuak

MAPAK



Esteka interesgarriak